XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Thaddeus Trzyna: ezinbesteko 5 oinarriak

1 Partaidetza zabala: Prozedurari ekiteko dagozan interes guztiak elkartzea, denon partaidetza bultzatu eta kontra dagozenak ere hurreratu eraztea proiektura.

2 Maila lokaleko buruzagitza: Lekuko buruzagien aldetik interesa dagoela ikusi behar da; ze kanpotik inposatutako gauza lez hartu ezkero proiektu guztia porrotera joan leike.

3 Enpresariak ere batu: Enpresa mundukoek ere hartu behar dabe parte; enpresei lagundu behar jake, kolaborazio teknikak ugaldu eta ingurugiroari errespetoa eukitzea bultzatu.

4 Erabaki amankomunak: Kontsentsu bidez batu interes politiko ezbardinak, sektore ezbardinak ekimenean elkartuz.

5 Antolamendu flexiblea: Sortzen den antolamendua arazo errealei eusteko modukoa izan behar da: flexiblea eta, jendeak aurrera egin dagien, energia eta baliabide nahikoz hornitua.

Thaddeus Trzyna (UICN-USA): Estatu Batuetako Ingurugiroaren babeserako Agentziaren aholkularia, hainbat agentzia federaletakoa eta California estatukoa.

Club Sierra nazioarteko Komiteko lehendakaria izan da eta UICNko Ingurugiro Estrategia eta Plangintzarako Batzordeko Lehendakaria (UICN: 800 ONG eta Gobernu).